ARTEA

Jokin Manzanos pintorearen lanak ikusgai Iruñean

Iruñeko gotorlekuan dagoen Polvorin aretoan, Jokin Manzanos (Iruñea, 1962) pintorearen margolan berriak daude ikusgai, otsailaren 2ra arte. Iruindarraren koadroak forma, ehundura eta koloreekin osatutako esperientzia harmonikoa da.

Manzanosek askotariko musika estiloak entzuten ditu, pintatzen ari den bitartean. Hala, musikaren harmoniaren aireak bere margolanetan islatzen saiatzen da.

Polvorin aretoan, formatu handiko hogei bat lan bildu ditu, eta hainbat teknika erabili ditu, baita askotariko euskarriak ere: mihisea, kartoia edo zura. Ehundurak ere anitzak dira, batzuetan leunak, besteetan, berriz, zimurtsuak. Edo mihise mateak eta dirdiratsuak. Kolore primarioetatik abiatzen da, eta ez du pintzelik erabiltzen.

Iruñeko artistaren koadroetan geometriak nagusitzen dira, egitura formalak lortzeko. Alde arrazionalaren eta emozionalaren arteko oreka ere bilatzen du bere lanetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button