LITERATURA

Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren aurtengo edizioa abian da

Bilboko Udalak Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XLI ediziorako proposamenak aurkezteko epea zabalik du, eta lanak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da.
Betiko legez lanak, euskaraz edota gaztelaniaz bidali ahal dira. Modalitate bietan 3.500 euroko sari eta 1.750 euroko bi accesit banatuko dira.

Lehiaketa hau, 18 urtetik gorakoak diren edozein naziotako idazleentzat zuzenduta dago. Ez dira onartuko aukeratutako hizkuntzatik kanpo itzulita dauden lanak ezta lehendik sarituak izan diren kontakizunak ere ez. Gaia librea izango da  eta gehieneko luzapena hamabost orrikoa izan behar da.
Ipuinok formatu digitalean aurkeztuko dira helbide honetan.

Aurreko deialdian, sariak Salvador Serrano Molinaren Glúteos eta Oihane Fernández Mendiaren Ez Esan Inori kontakizunek eskuratu zituzten gaztelaniazko eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren. Akzesitak euskarazko modalitatean Isidoro Calvo Lorenzok (Pello Bertendonaren kasu zoragarria) eta Amaia Iturriotz Etxanizek (Etxe-Tresnak) jaso zituzten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button