ESZENA

Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren XV. edizioa

BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia prest dago. Eszena munduari dagokion abangoardia guztia Bilbon bilduko da urriaren 23tik azaroaren 3ra bitartean, 21 antzerki konpainien proposamenekin.

Aurtengo BAD, gazteago dator, proposamenak gazte sortzaile askoren proiektuetan oinarritzen baitira. Horrexegatik, aurten kanpoko artista eta konpainia gazteen presentzia ere azpimarratu behar da, Sleepwalk Collective, El Conde de Torrefiel, La Tristura, Macarena Recuerda, Catherine Froment edo Pablo Fidalgo, besteak beste.
Izan ere, Euskal Herriko, estatuko eta atzerriko 21 konpainiak hartuko dute parte BAD-en XV. edizio honetan. Bertan aurkeztuko diren ikuskizunen artean, hamabi, erabateko estreinaldiak izango dira, horietatik hiruk Jaialdiaren ekoizpena izan dute, bi estatu mailako nazioarteko estreinaldiak dira eta beste sei, ikus-entzuleek Euskal Herrian lehen aldiz ikusi ahal izango dituzten ikuskizunak dira.

BAD 2013ko eszenatokiak, La Fundición, La Merced ikastetxea, BilbaoArte, eta Campos antzokiko Kupula aretoa daude, baina aurten beste berri batzuk apuntatu dira ekimenean: Arriaga Antzokia, Barrainkuako Udaltegia eta Guggenheim eta Arte Eder Museoak, eta arte eszenikoetarako bitxia den lekua, Deustuko kiroldegia. Azken honetan, saskibaloiko jokalariekin lan bat egingo da.

Aurtengo edizioak ZINEBIren laguntza ere badu, eta zinemaldiarekin batera, ¡Que nos quiten lo bailao!, Cuerpos, música y danza en el cine contemporáneo izeneko zine erakusketa programatu da.

BAD-en XV. edizioa, Arriaga Antzokiaren laguntzari esker, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théatre de Pain taldeek euskaraz aurkeztuko duten Hamlet lanarekin amaituko da eszenatoki bikain horretan.

BAD 2013ko programazio guztia, noiz, non eta nola jasotzen duen katalogo osoa deskargatzeko prest dago jaialdiaren webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button