IKUS-ENTZUN

“Loubia Hamra” filma eta Zombie Zombie taldearen musika, Tabakaleran

Donostiako Tabakalerak emanaldi berezia ondu du, bihar, urriak 10, 22:00etan: Narimane Mari zuzendariaren Loubia Hamra (Babarrun gorriak). Larunbatekoa, gainera, emanaldi berezia izango da, zuzeneko musika izango baita, Zombie Zombie talde elektronikoaren eskutik.

Jatorri argeliar-frantsesa duen Narimare Mari zuzendariaren lehen film luzea da Loubia Hamra: “Egungo Argelian bizi den nerabe talde bat da protagonista. Bainatzen dira, garrasi egiten dute, jolasten dute, lo egiten dute… Eta gerrarako prestatzen dira”. Filma Nazio Askatze Fronteak kolonialismo frantsesaren aurka borroka egin zueneko gaueko haluzinatutako birsortze gisa hartua izan da. Filmak, gainera, hainbat sari jaso ditu.

Zombie Zombie, berriz, Cosmic Neman eta Etienne Jaumet musikariek osatzen dute, eta hain proposamenean elementu zinematografikoak antzematen dira. “2010ean argitaratu zuten John Carpenterren klasiko handien interpretazioak (Zombie Zombie Plays John Carpenter) agerian utzi zuen lotura hori. Loubia Hamra izan da beraien lan berriena”.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button