MUSIKA

“Lainoen artean” izeneko kontzertua Euskalduna Jauregian

Bilboko Udal Txistulari Bandak eta Quim Moyak zuzeneko musika eta ilustrazio ikuskizuna aurkeztuko dute gaur, otsailak 19, Euskalduna Jauregian, Lainoen artean titulupean. Musika tradizionala arte garaikidearekin uztartuko dute bertan.

Artist speed and live painting lanetan espezializatua da Quim Moya artista bisual eta abangoardista, eta oraingo honetan, publikoa liluratuko du bere zuzeneko pinturarekin, txistularien musikarekin hitz egiten duen bitartean. “Bi lengoaia artistiko horien konbinazioak fusio berritzaile batez gozatzeko aukera emango du, non sormena eta inprobisazioa protagonista izango diren”.

Sorpresaz beteriko hurrengo saioa martxoaren 4an izango da, Hariak izeneko ikuskizunarekin. Kasu horretan, inauterietako kontzertua izango da eta tradizioari eutsiz, emanaldia Plaza Barrian izango da, eguerdiko 12:30ean. Picuentos Txotxongilo konpainiak eta Garazi Navas akordeoi jotzaileak ere parte hartuko dute.

Eta apirilaren 2an, asteazkena, 2024/2025 denboraldiari agur esango zaio Campos Elíseos Antzokiko eszenatokian, txistulariak eta dantzariak uztartuko diren Ei, Txistulari! ekitaldiaren barruan.

Informazio guztia: www.bilbaomusika.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button