LITERATURA

Literatura-argitalpenetarako laguntzak

Euskarazko literatura-argitalpenak laguntzeko deialdia zabaldu da Eusko Jaurlaritzan. Hala, laguntzen helburua da “2012. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea”.
Horretarako 368.000 euro bideratuko dira. Proposamenak aurkezteko epe-muga hil honetako 27a izango da.

Aurkeztu beharreko proiektuek honako ezaugarriak bete beharko dituzte: Paperean inprimatutako lana denean, gutxienez 800 aleko tirada izatea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 600 alekoa nahikoa izango baita; Testuak 50 orrialde hartuko ditu gutxienez, komikiak, haurrentzako liburuek, poesia eta antzerki-lanek salbu; Liburuen lehen argitaraldiak izan behar dute. Berrargitalpenak ere izan daitezke, baina aurreko argitaraldia 10 urte baino lehenagokoa bada. Ez dira lagunduko, aurreko urteetan paperean argitaratutako lanak eta orain euskarri digitalean ateratakoak, edo alderantziz; Izenburu bat urte berean euskarri batean baino gehiagotan argitaratzen bada, horietako bat bakarrik aurkeztu ahal izango du argitaletxeak.

Deialdi osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button