BESTELAKOAK

VI. Magia Topaketak egingo dira Bilboko Txurdinagan eta Otxarkoagan

Seigarren urtez jarraian, magia topaketak egingo dira Bilbon. Ikuskizun guztiak kalean egingo dira eta Valen magoak gaur goizen Bilbon esan duenez, kaleko magia eta barrutikoaren arteko nahasketa izango da.

Egitaraua ostegunean hasiko da 19:00etan Otxarkoagako Udaltegian Abozzi konpainiaren Sueños ikuskizunarekin, zeinek magia, umorea eta zuzeneko abestiak uztartzen dituen.

Ostiralean,19:30etatik aurrera Carlos Adriano argentinarrak umeei zuzendutako magia-antzerkia egingo du Garai Lorategiak plazan. Arbide plazan berriz, Valen euskal magoa izango da eta Peter Wardell eta Imanol magoak Ilargi Erdia plazan arituko dira. Wardell kaleko magiaren alorrean Europako magorik hoberena da eta Imanol euskal ilusionismoaren azken promesa da.

Larunbata izango da emanaldi gehien izango dituen eguna. Ekitaldiak 13:00etan hasiko dira Elvirekin, Euskal Herriko bentrilokuorik onenarekin. Carlos Adriano, Miguelillo eta Peter Wardell ere egongo dira egun osoan Garai Lorategietan, Arbide plazan eta Ilargi Erdia plazan.

VI. Magia Topaketak igandearen bukatuko dira 13:00etan, aurretik aipatutako magoen ikuskizunekin.

Honekin batera, magia ikastaroak ere eskainiko dira Otxarkoagako Udaltegian. Hastapen tailerra maiatzaren 10ean hasi zen eta 19ra arte burutuko da. Hobekuntza ikastaroa maiatzaren 24a eta 31a bitartean izango da.

Emanaldiak, Valen magoak esan duenez, "umeentzat bakarrik izango dira. Zero eta ehun urte arteko haurrentzat, alegia".

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button