BESTELAKOAK

“Bilbo bere arkitekturaren bitartez”, Bilbao Arten

Bilbo bere arkitekturaren bitartez dibulgazio ikastaroak arkitekturara eta hirigintzara lehen hurbilketa egingo du, Bilbao Arte gunean azaroan gauzatuko den tailerraren bidez.

Ikastaroaren helburua “hiriaren ibilbidearen ikuspegi orokorra eskaintzea da, hirigintzaren eta arkitekturaren aldetik izan duen bilakaeraren bitartez, sortu zenetik gaur egunera arte” izango da, eta Francisco eta Bernardo García de la Torre arkitekto eta hirigintzan adituek emango dute. Biek egin dituzten argitalpenen artean BILBAO arquitectura architecture liburua eta BILBAO arquitectura architecture plano gida azpimarratu behar dira.
Euren lan profesionala arte jarduerarekin zuzenean erlazionatuta duten pertsonek hiriaren iragan eta gaur egun arkitektonikoa hobeto ezagutu ahal izango dute, prestakuntza teorikoa eta Bilbotik oinezko ibilbideak jasotzen dituen ikastaroaren bidez.

Interes handiko deialdia izan da honakoa, izan ere, beteta daude jada zituen 20 plazak, eta gainera interesatuta dagoen jendez osatutako itxaron zerrenda luzea dago.

Bilbo bere arkitekturaren bitartez ikastaro-tailerra azaroaren 2tik 25era arte egingo da Bilbao Arte Fundazioan. Hemen eskuratu ahal duzue horko informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button