BESTELAKOAK

Animaziozko zinemari buruzko nazioarteko jaialdia egingo dute Bilbon

Martxoaren 16tik 19ra bitarte, Animakon Fest egingo da Bilbao Berrikuntza Faktorian. Animaziozko zinemaren inguruko nazioarteko jaialdia da Animakom, eta profesional zein zaleei zuzenduta dago.

Oraintsu, Psiconautas, los niños olvidados filmagatik Goya saria jaso duen Pedro Rivero zuzendari bilbotarra da jaialdiaren burua. Estreinakoz egingo da jaialdia, eta bere xede nagusia hemengo eta kanpoko lan berrienak erakustea izango da; dagoeneko 300 lan inguru jaso dituzte.

Hala, gazteek eta emakumeek leku berezia izango dute jaialdiaren Sail Ofizialean, eta Ohorezko Saria ere emateko asmoa dute. Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: tailerrak, erakusketak, eta abar.

Informazio gehiago: animakom.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button