MUSIKA

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emateko epea zabalik da

Lehiaketa gaur aurkeztu du Jon Sustatxa Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak. Sustatxak hiru nobedade nabarmendu ditu gaur egin duen aurkezpen-ekitaldian.

Batetik, lehiaketan izena emateko modu bakarra web bitartez izango da. Hala, gaurtik hilaren 31ra bitartean, taldeek hiru mp3, argazki bat eta euren datuak sartu beharko dituzte Bilboko Udalaren webgunean dagoen formularioan. Iaz 1.000tik gora taldek eman zuten izena.

Bigarren nobedadea taldekideen adinari dagokio. Horrela, bandako taldekideen batez besteko adinak ezin izango da 35 urtetik gorakoa izan.

Azkenik, aurtengo edizioko azken nobedadea sariei lotuta dago. Izan ere,edizio honetan zuzeneko kontzertuekin atonduriko zazpi sari gehiago daude. Horrez gain sari nagusiak honako hauek izango dira: pop rock atalean, 5.000 euroko lehen saria, 3.000 euroko bigarrena, eta 1.700 euroko hirugarren bat; metal atalean, 5.000 euroko lehenengo saria eta 3.00 euroko bigarrena; azkenik, Bestelako joeretan 3.000 euroko sari bakarra. Azken atal horri izena aldatu diote, izan ere, lehen Tendentzia Berriak izena zeukan eta izen horrek ez zituen hain berriak ez ziren estiloak biltzen, esaterako, hip-hop-a.

Lehiaketan orotara 38 talde lehiatuko dira: 21 pop-rock atalean, 10 metalean eta 4 bestelako joeretan. Taldeok 16 kontzertu eskainiko dute irailaren 23tik azaroaren 27ra bitartean Bilborock aretoan, eta finalak azaroaren 19an (bestelako joerak), 26an (metala), eta 27an (pop-rock) egingo dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button