IKUS-ENTZUN

“Casa Vacía” dokumentala, Artiumen

Jesus Maria Palacios artistak zuzenduriko Casa Vacía (2012) dokumentala ikusi ahalko da Gasteizko Artium museoa eta zentroan otsailaren 21ean, 19:30ean. Emanaldia Pantaila Garaikidea izeneko zikloaren baitan egingo da. Proiekzioan Palaciosekin hitz egiteko aukera izango da.

Izan ere, Pantaila Garaikidea zikloan Artiumeko funtsetan dauden artistak edo euren lanak aurkezten dira. “Dokumentalen munduak, fikzioak, zinemak eta arteak sortze-unibertso berbera dute elkarrekin. Horien artean hibridazio ugari gertatzen da eta ARTIUM Bilduma horren lekuko da askotan”.

Filmari dagokionez, Irun herriko Frantzia etorbideko lantegi eta etxearen hondakinetan barrena egindako bidaia da. Bertan bizi eta jardun zuten Jorge Oteiza eta Néstor Basterretxea artistek 1957tik 70eko hamarkadaren erdira bitarte.  “Toki ilun eta huts horiek miatu ahala, off-eko ahotsak Oteizaren gogoetak jaulkitzen ditu, Poética de Acteón liburuan jasoak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button