Nontzeberri

Zarautzeko aire zabaleko pintura azkarra lehiaketa

Artezaleak elkarteak, Zarauzko Udalaren babesean, aire zabaleko pintura azkarra lehiaketaren XLIX. edizioa antolatu du aurten, eta horrekin batera XVII Julian Ugarte Memoriala. Ekimena uztailaren 25an programatu da eta Zarautzeko alde zaharra izango da aurtengo gaia.

Ohi bezala, nahi duten pintore guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen-emateak lehiaketa egunean bertan egingo dira goizeko 8:45tatik 10:00tara, eta ordu berean, mihiseak zigilatuko dira Udaletxeko sarreran. Lanak Udaletxe aurreko plazan aurkeztu behar dira 13:30etik 14:00tara bitartean.

Epaimahaiko kideak Artezaleake-ek izendatuko ditu eta arte munduan murgilduta dauden pertsonak izango dira.

Sariak honakoak izango dira: Zarauzko Udalaren sari berezia (1.000 €), bigaren saria (800 €), hirugarren saria (500 €), eta Zarautz bertako 1. Margolaria (300 €). Gazte eta haur mailan ere ez da saririk faltako.

Egun horretako eguerdiko 14:30ean, Lege Zaharren Enparantzan izango da akta irakurketa eta sari banaketa.

Exit mobile version