MUSIKA

“Jazzherrian” jaialdiaren azken kontzertuak, Agurainen

Uztailaren hasieran abiatu zuten Aguraingo Udalak eta XabiGune Kultur Elkarteak JazzHerrian jaialdiaren bederatzigarren edizioa. Guztira sei kontzertu egingo dira herri horretan.

Uztailaren 9an hasi zen jazz jaialdia Ale & The Hops taldearekin. Hurrengo egunean, Asier Crespo The Band (Gasteiz) aritu zen.
Joan den asteburuan, Aldakan taldearen txanda izan zen, eta gainean dugun asteburuan Rachel Reyes 4tet, eta Arrasateko Erromintxelak arituko dira. Lehen taldean, kantariarekin batera, hiru musikarirekin aritzen dira: Jorge Rodriguez gitarran, Borja Fernandez baxuan, eta Carlos Badanelli baterian.
Erromintxelak taldeak jazzaren estilo modernoei lehentasuna ematen die. Talde horren musika dantzagarriak irribarre bat baino gehiago piztuko du entzuleen artean. Hortik dator argitaratu berri duten bideoklipeko abestiaren izena, When you’re Smiling. Jazzaren sustraietara itzuli dira, Afrikako erritmo basatiak Europako musika tradizionalarekin elkar batuz.

Azkenik, datorren astean, hilak 29, Madriletik datorren Boo Boo Weavils taldeak JazzHerrian jaialdiaren bederatzigarren edizioa itxiko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button