MUSIKA

Jazzaldiak makina bat kontzertu antolatuko ditu Zurriola hondartzan

Guztira zortzi kontzertu dohainik izango dira, eta denetarik entzungo da: funk, disco, reggae, jazz, indie pop-rock eta elektronika, eta aniztasuna belaunaldietan ere: Village People, Fred Wesley & The New JBs, Tiken Jah Fakoly, Viva Suecia, Arde Bogotá, Ezra Collective, Blue Lab Beats eta ZETAK euskaldunak. Bi kontzertu emango dira egunero, dohainik, uztailaren 21etik 24ra.

Eta diogun bezala euskarak ere presentzia izango du kontzertu batean 2019an sortu zen ZETAK taldeari esker. Pello Reparaz buruan, arrakasta handiko bi disko eta single ugari argitaratu ditu taldeak; milioika entzunaldi izan dituzte streamingen eta benetako hitak izan dira Euskal Herriko panorama musikalean. Izan ere, himno bihurtu dira belaunaldi oso batentzat: Zeinen Ederra Izango Den, Errepidean, Zoriontasuna… Pop elektronikoa, melodia eranskorrekin, eta euskaraz abestua.

Beste aldetik, Village People, pop musikaren historiako talde nagusietako bat. Milioika pertsonek ezagutzen dituzte errepika eranskorrez osatutako beren abestiak, eta belaunaldi batek baino gehiagok abestu eta dantzatu izan dituzte mundu osoan zehar.

Beste banden gaineko informazio hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button