MUSIKA

Jazz musikak Deba herria bisitatuko du

Jazz musika Euskal Herriko txoko asko hartzen ditu garai honetan. Horietariko bat Deba herria da, eta bertan, Jazzez Blai jaialdia egingo dute uztailaren 19tik 23ra arte, jazz estiloko musikaz gozatzeko aukera eskaintzeko.

Denetarik egongo da musika estilo horren inguruan.  Adibidez, tailerrak izango dira Gaztetxean (uztailak 19, Blues eta Jam Session), eta Ispiluen Gelan (uztailak 21, Blues Master Class, eta uztailak 23, Lindy Hop dantza ikastaroa).
Eta bestetik hainbat kontzertu antolatu dituzte. Kontzertuak Kultur Elkartean izango dira, eta eguraldi txarra eginez gero Alamedako karpan egingo dira.
Uztailaren 20an, 19:30ean, Trizak Trio arituko da. Jon Piris, Julen Izarra eta Hasier Oleaga dira Trizak. Kontrabaxuak, saxofoiak eta bateriak osatutako formazioa. Jazz taldeetan zein herri musikaren beste aldaera batzuetan zaildutako musikariak dira hirurak. Jatorrian hitzik gabeko esparru instrumentalean aritzen dira.

Uztailaren 22, 19:00etan, Victor Anton Group arituko da eta geroago, 22:00etan, eta Move quartet. Azkenik, uztailaren 23an, 13:00etan, The Swing Hoppers taldearen txanda izango da, eta 19:00etan, azken kontzertua The Wilsons Organ Trioren eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button