BERTSOTAN

Txapelketak eta jaialdiak

Larunbaterako zita asko daude Araba aldean. Araiako Gaztetxean, bertso-jaialdia dago (Bertso-eskolek 30 urte, 11 opari), 13:00etan,  Jon Ruiz de Pinedo, Andere Arriolabengoa, Juan Mari Juaristi eta Felipe Zelaieta bertsolariekin.

Legution, Arabako Eskolarteko Txapelketa (txikiak) egongo da Kultur Etxean 11:30ean eta toki berean baina 17:30ean, Paula Amilburu, Iñaki Tena, Ainhoa Comas, Beñat Burgi eta Maddalen Arrausi arituko dira

Bihar, Gipuzkoara salto eginez, Eskoriatzan Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa egingo dute. Eskualdeko kanporaketa egingo da Arizmendi ikastolan.

Eta Bizkaia aldean, Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak aurrera darrai. Hala, Larrabetzuko Bertso Eskola Itallen eta Taket Bertso Elkarteak antolatuta, Uribe-Butroeko bertsolari txapelketan 2. kanporaketa izango da Gamiz-Fikan, Peru Vidal, Ortzi Garitano, Mikel Goiriena, Ibon Larrazabal Larra, Inazio Vidal eta Aitor Esteban bertsolariekin.

Bihar ere, Gernika-Lumo txapelketa izango da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren barruan. Seber Altube ikastolan egingo da, 15:00etan.

Euskal Herriko txoko guztietan izango diren saioak begiratzeko, klikatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button