BESTELAKOAK

“Letrak eta Futbola” jardunaldiak

Rekalde Aretoan literatura, komiki, kazetaritza eta futbolari buruzko Letrak eta futbola jaialdia aurkeztu zen atzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Gonzalo Olabarria, Athletic Clubeko Zuzendaritzako kide Jokin Garatea eta BBKren Gizarte Ekintzako Zuzendari Gorka Martínezen eskutik.

Literatura, komikia, kazetaritza eta futbola uztartzen dituen jaialdi horren barruan hainbat ekitaldi programatu dira: topaketak, tailerrak, literatura sustatzeko ekintzak eta komiki erakusketa bat.

Atzo inauguratu zen Futbola eta otartekoak: Komikia eta futbolaren arteko harremanera hurbilketa erakusketa, eta gaur bertan, futbola eta literatura uztartzen dituzten 60.000 ipuin banatuko dira Bilbon. Ipuinotan, Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Juan Villoro, Pedro Zarraluki, Pablo Moíño Sánchez eta David Truebaren lanak datoz.

Lehenengo topaketa ekainaren 2an izango da, eta Futbola eta sormena gaiaren inguruan David Trueba idazle eta zinegilea, Amets Arzallus bertsolaria, Coque Malla musikaria eta Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia bilduko dira.
Ekainaren 3an, kirol erreportajea izango da protagonista, eta horretarako Ander Izagirre gipuzkoarra, Enric González kataluniarra eta Martín Caparrós kazetariak eramango dira.

Ekainaren 4an, komikiaren eta futbolaren arteko harremanaz arituko dira Oscar Nebreda, Santiago García, Manel Fontdevila eta Antoni Guiral adituak.

Hurrengo egunean, futbolari buruzko literatura izango da protagonista. Idazle ospetsuak egongo dira, adibidez Eduardo Mendoza, Eduardo Sacheri argentinarra, Ignacio Martínez de Pisón eta Santiago Roncagliolo perutarra. Ostiralean, ekainak 6, jaialdia itxiko da, literatura inprobisatuari buruzko topaketa batekin. Emanaldi bat eskainiko da rapa, bertsoak eta futbola uztartuta, eta parte-hartzaileak Hasha, Kloy, Reiro eta Shintoma raperoak eta Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Amuriza eta Aitor Sarriegi bertsolariak izango dira, DJ Zeusen animazioarekin.

Informazio osagarria hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button