ESZENA

Gorputza tresna pedagogiko gisa

Irakaskuntza arautuan gorputzak duen dimentsio pedagogikoa jorratzen duten bigarren jardunaldiak antolatu dituzte AlhóndigaBilbaok, Artaziak eta Muelle 3k, azaroaren 13, 14 eta 15ean.
Tailer honetan artea, gorputza eta hezkuntza elkartuko eta uztartuko dira, modu teorikoan eta praktikoan. Hiru saiotan banatuta egongo da tailerra, eta dantza eta arte eszenikoetako profesionalei, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleei, eta hezkuntzaren esparruan interesa duten pertsonei zuzendurik dago.

Lehen egunean, Gorputzaren garapena eta hezkuntza haurtzaroan izeneko saioa egingo du Elena Herran (EHU) adituak . Hurrengo egunean, Centro de Arte 2 de Mayo (CA2M) espazioan Performancea: gorputzaren arteak ikasgela barruan saioa egongo da.
Eta ostiralean, azken egunean, Gorputzari eta hezkuntzari buruzko Euskadi esperientziak saioa izango da Eneko Balerdi, Ixi Rozas eta Amaia Urzain (Mondragon Unibertsitatea), Artaziak (Bitartekaritza kulturala) eta Muelle3 (Arte Biziak programa) kolektiboen parte-hartzearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button