IKUS-ENTZUN

“Jantzari” dokumentala, tradizioa eta parekidetasuna

Bihar, urriaren 1ean, Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatuta, Jantzari dokumentalaren emanaldia antolatu da bertako Kultur Etxean, 19:00etan.

Jantzari dokumentalak oso istorio interesgarria kontatzen du: “2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak. Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.”

Argibide gehiago: www.jantzari.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button