MUSIKA

Bi kantu berrirekin amaituko du Izaki Gardenak-ek “Aurri gara” diskoaren bira

Urtarriletik martxora bitarte egingo dituen zazpi kontzerturekin amaituko du Izaki Gardenak bandak 2015ean plazaratutako Aurri gara lanaren bira.

Horrekin batera, taldeak bi kantu berri plazaratu ditu formatu digitalean: Oinak lurrean eta Benito Lertxundiren moldaketa Bihotz.

Urtarrilean egingo dituzten kontzertuak hauexek izango dira: ostegunean, Bilboko Kafe Antzokian; larunbatean, Donostiako Le Bukowski Klubean, eta 21ean, Mutrikuko gaztetxean.

Gainerako datak hauek dira: martxoaren 4an, Andoaingo gaztetxean;          10ean, Oiartzungo Pagoa aretoan; 11n, Ondarroako Portuko Ranpin, eta 17an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Taldea hauexek osatzen dute egun: Jon Basaguren (ahotsa eta gitarra), Dani Arrizabalaga (gitarra), Danilo Foronda (baxua), Fede Egiluz (bateria) eta Libe Garcia de Kortazar (teklatuak).

Informazio gehiago: izakigardenak.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button