IKUS-ENTZUN

Jan Švankmajer-en zikloa, BilbaoArten

Bilboko BilbaoArte zentroan Jan Švankmajer (Praga, 1934) zinegilearen inguruko zikloa egiten ari dira. Iragan uztailaren 2an eta 3an, hain zuzen, Jesus Palacios (Madril, 1964) idazle eta zinema kritikoak animazioko zuzendariaren mintegia zuzendu zuen.

Asteon, uztailak 11, beste film bat proiektatuko da ziklo horren barruan, 19:00etan: Sileni (2005). Terrore surrealista eta satira iluna dira nagusi Sobiet Batasuna deseginda eta gero etorri zen munduaren alegoria mortifikatzaile honetan. Zinegile txekiarraren lan onenetarikoa da, eta Jean Barlot emakumearen istorioa kontatzen du. Bere amaren hiletan izan ostean, pentsio batera doa gaua igarotzera. Lotara joango da, eta amesten hasiko da.

Uztailaren 18an ere zikloaren beste pelikula bat ikusi ahalko da: Prezit Svuj Zivot (2010), 19:00etan: Evzen gizon ezkondua, Eva gaztearekin amestuko du gau batean.

Švankmajer-en animaziozko zinema esparru internazional osoan aurkitu dezakegun bitxienetarikoa da. Pragako talde surrealistaren kide izanda eta zinema bere sormen artistikoaren parte bat izanda -margolaritza, grabatuak, ilustrazioak, collage-ak eta abarrekoak integratzen ditu-, zineman aurkitu ditzakegun korronte nagusietatik kanpo dago Svankmajer.
Hala ere, pertsona bere osotasunean ulertzeko, txekiar animaziozko zinemaren tradizio luzea eratzen duen testuinguruan kokatu beharra daukagu, bere izen nagusien artean garrantzitsuenetarikoa bihurtu baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button