MUSIKA

Gorka Hermosaren azken lana sarean entzungai

Gorka Hermosa Gipuzkoako soinujoleak bere lan berriaren aurkezpena zeukan laster batean, baina alarma egoerak dena aldrebestu du. Hala kontatu digu berak: “Nire CD berriaren aurkezpena Berlingo Filarmonikan maiatzak 24rako aurreikusita zegoen, amets bat egi bihurtuta, baina Covid 19-a dela eta, noski, kartzelatua izan da, eta 2021eko martxoak 16ean egin ahal izango dugu. Aurkezteko dugun gogoaz, diskoa urte batez izoztuta ezin eduki eta orain online aurkeztea erabaki dugu eta aurkezpen fisikoa hurrengo urtean Berlinen egin. Beraz plataforma digitaletan (Spotify, itunes, amazon…) entzungai dago jada”.

Disko berri horretan akordeoi eta soka instrumentuetarako soinuak bildu ditu. Bere piezek ospea hartu dute eta oso txalotuak izan dira herrialde askotan, izan ere, makina bat orkestrek interpretatu dituzte: Brasil, Korea, Turkia, Finlandia, Lituania, Estonia, Polonia, Errumania, Hungaria, Austria, Suitza, Luxenburgo, Frantzia eta Espanian.

Gipuzkoako soinujoleak orkestra askorekin jo du, eta herrialde askotan eta musikari inportantenekin izan da jotzen: Paquito D`Rivera, Jorge Pardo, Ara Malikian, La Mari, Luis Auserón, India Martínez… Irakasle gisan ere aritu da eta master classes batzuk ere eman ditu musika kontserbatoriorik ezagunetan: Mosku, Pekin, Varsovia, Praga….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button