LITERATURA

J. E. Urrutia Capeauk “Jururú” lana plazaratu du

Joan den astean, J. E. Urrutia Capeau, Miel A. Elustondo eta Jose Angel Irigaray hirukoteak lehenak izkiriaturiko Jururú (Pamiela) lana aurkeztu zuten Donostian.

Miel A. Elustondok dioen bezala, Jururú da espainolek Kuban lehenbizi jo zuten badia. Ordukoan, indioek inguruari eman zioten izenari eutsi zioten inbasoreek. Narrazio bildumaN, gaur egungo Jururúko bizilagunekin bat egin du egileak, bertako arrantzaleekin harrigarriro mimetizatu da Jose Enrike Urrutia Capeau eta bere begiez ikusia, bere belarriez entzuna, izkiriatu digu irakurlea espazioan eta denboran urruneko gertatzen zaigun mundura –zinez egiazkoa, hala ere–, eramateraino.

Egilearen horren beste liburu batzuk honakoak dituzue: Kadrila alegera festan da (Pamiela, 1979), Izar beltzaren urtea (Pamiela, 2000), Ergelen nonbrea (Pamiela, 2006), Assilah-ko eroa (Pamiela, 2010) eta Weylerren itzala (Pamiela, 2012).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.