BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrilla artekoa hastear da

Bi urtean behin antolatzen den Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa bihar abiatuko da Oionen. Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 22tik apirilaren 5era bitarte izango da Arabako Bertso Kuadrilla artekoa.

2025eko Arabako Kuadrilla artekoan eskualde hauek parte hartuko dute: Aiaraldea, Arabar Errioxa, Mendialdea, Trebiñu, Añana, Lautada, Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (lau talde).

Taldeak 9-12 lagunez osatuta egongo dira: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, audio grabatzailea, kronikagilea, argazkilari,… 76 lagun bertsotan, 17 epaile lanetan, 21 lagun gai jartzaile lanetan eta beste hamaika laguntzaile.

Saio guztien ostean, finalerdiak hasiko dira, eta Narbaiza, Aramaio, Amurrio, eta Gillerna herrietan egingo dira. Final handia Gasteizen egingo da apirilaren 5ean.

Datu guztiak, hemen.

Show More

Related Articles

Back to top button