MUSIKA

Izaroren ahotsa hainbat kontzertutan, Donostian

Izaro abeslariak datorren igandetik asteazkenera bitartean, eta egoerak dena oso aldrebestu duelako, sei kontzertu eskainiko ditu Donostiako Kursaal Eszenan, bere azken lana, Limones en invierno aurkezteko.

Bere ibilbidean Om  atera zuen 2016an, eta duela bi urte bere bigarren lana, Eason. Honela deskribatzen zuen Izarok lan hura: “Bigarren lan hau lehenengoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: banekien lan hau egin nahi nuela, banekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi nuen eta banekien zertarako. Baina lehenengo lan hartan bezala, ez nekien nora heldu nahi nuen honekin; denborari utziko diot hori erabakitzen”. Era berean, zera dio: “Aurkitze bat kontatu nahi izan dut disko honetan, nire buruaren aurkitzea. Nik nire burua behin baino gehiagotan aurkitu dudan arren, nire burua Donostian topatu dudan aldia dut bereziki gogoan, eta disko honetan aurkitze hori bildu nahi izan dut”

Orain, Izarok bere hirugarren lana argitaratu du, Limones en invierno. Disko honetan, Izarok irudimena askatu du. Hiru hizkuntzatan abesten du (ingelesa, euskara eta gaztelania) eta gustu handiko pop eta folk abestien aldeko apustua egin du, melodia mantsoak eta urratuak gailentzen direlarik.

Limones en invierno usain, tenperatura eta kontraesan hunkigarriez betetako lana da. “Egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button