
MaidaVale bandak Donostiako Dabadaba aretoan joko du gaur, 20:30etik aurrera. Suediarrek 1970eko hamarkadan sustraituko hard-rock blueszalea jotzen dute. 2016an, Tales Of The Wicked West (The Sign Records) izenburuko estreinako lana plazaratu zuten.
Lau gaztek eratu zuten MaidaVale banda 2012an, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan errotutako rock psikodelikoa jotzeko, hipnotikoa eta blues kutsukoa, Black Sabbath handien itzalpean. Hainbat jaialditan parte hartu ostean, iaz, Tales Of The Wicked West kaleratu zuten.
Laukoteak blues-rock moderno eta itsaskorra egiten du. “Bere amaraunean harrapatzen zaitu, eta beren heavy psikodelikoa hipnotiko bihurtzen da zuzenekoetan”.
Informazio gehiago: dabadabass.com.