ARTEA

Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere 18. edizioa aurkeztu du

Getxon, ekainaren 6tik 30era arte egingo den Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiak bere hamazortzigarren edizioa aurkeztu du. Play lemapean abiatuko den aurtengo jaialdian ere, herriko kaleetan euren lanak elkarbanatuko dituzten artista ospetsuak izango dira.  Komisario independiente eta kulturaren ikertzaile den María Ptqk bilbotarra Getxophotoren zuzendari artistikoa izango da.

Komisarioaren hitzetan: “Ez dago jolastea baino gauza serioagorik. Haurtzaroan, jolasa askatasunaren sinonimoa da, helduen boteretik kanpo dagoen fantasiazko mundu bat, non dena posible den eta errealitatea etenda geratzen den. Legerik gabeko mundua. Baina jolasten gauza ugari ere ikasten dugu: arauak errespetatzen, kanpotik inposatuta- koak, joko horretan horrela jokatzen delako, edo asmatzen ditugunak, joko horretan beste era batera ere joka daitekeelako. Bizikidetzaren oinarrizko arauak ikasten ditugu, taldea egiten eta bakarrik jolasten, galtzen eta irabazten, errespetatzen eta negoziatzen. Proba-eremu zabal horretan etortzekoa dena entseatzen dugu”.

Aurten, Suitza, Japonia, Alemania, Txina, Argentina, Brasil, Espainia, Ukraina, Estatu Batuak, Polonia edo Errusiatik etorriko diren 22 artistek beren lana erakutsiko dute hiriko hainbat tokitan: Algortako erdigunean, Ereagako hondartzako pasealekuan eta Romo–Areetan. Punta Begoña Galeriak Jaialdiaren beste kokaleku garrantzitsu bat dira, bi erakusketa nagusi aurkezteaz gain, bertan hainbat jarduera egingo dira. Bigarren urtez jarraian, erakusketetako bat Ereagako igogailuan egingo da, Masahisa Fukase nazioarteko artista ospetsuarena.

Parte hartuko duten artista handi horietariko batzuk hauxek dituzue: Luisa Dörr, Manuela Lorente, Hermanos Zubiaurre, Michalina Kacperak, Jana Sophia Nolle, Arnau Rovira, Alejandra Carles-Tolra, Emanuele Binetti, Maxim Zmeyev, Raquel Meyers, Verónica Fieiras  Spasi Sohrani,…

Jakingarri guztiak: Getxophoto

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button