MUSIKA

“Izar & Star” saio berezia Bilboko Kafe Antzokian

Gaur berton, 21:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian Izar & Star saio berezia antolatu da talde eder eta interesgarriekin.

Television taldeko buru zen Tom Verlaine musikariari gorazarre egingo diote bertoko hiru taldek. Ezinbesteko eragina izan du belaunaldi ezberdinetako musikarientzat Marquee Moon diskoak.
Lan hori buruan sartuta dute, adibidez, El Inquilino Comunista taldeak, eta gaur zuzenean ikusteko aukera izango duzue. Beste aldetik, Sonic Trash bilbotar mitikoak oholtzara igoko dira. Eta azkenik, gaztetasuna eta freskura, Unai Madariagak gidatzen duen EZEZEZ proiektu musikalarekin. 2021. urtean berak, bakarlari lez, aurkeztu zuen The living and dying of a man diskoa, eta sekulako sona hartu zuen. Aurten, bilbotarraren doinu akustiko eta gordinei laukote bezala (Eneko Ajangiz gitarra, teklatuak eta bestelako soinudun makinak, Alvaro Olaetxea bateria eta Mikel Irigoyen baxua) eman diote jarraipena proiektuari, EZEZEZ izenpean.
Formatu akustikotik aldendu eta gitarra distortsionatuagoak sartu dituzte. Beren azken lana When I Think Something Is Funny I Smile izeneko diskoa da, hainbat plataformatan entzungai duzuena, eta sekulako harrera izan duena.

Bilboko Kafe Antzokian Willis Drummond bandarekin aritu ziren duela hilabete batzuk, eta gaur berriz ikusteko aukera izango duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button