
Iurretako Herri Bibliotekak programazio oparoa ondu du datozen hilabeteetarako, literaturaren arloari dagokionean.
Literatura izaten da diziplina jolasgarria Iurretako bibliotekan. Denetarik atontzen dute udaberriari begira: umeentzako ipuin kontalariak, azalerako ipuinak, Bularretik Mintzora saioa, Irakurketa kluba, Haurtxoen irakurketa kluba edo Nazioarteko liburuaren eguna.
Horretaz gain, Emakumeen Literatur Tailerra ere antolatzen da. Urtarriletik maiatzera bitarteko saioetan Afrikarrak izeneko saioak burutuko dituzte. Martxoaren 9an, saio berezia egingo dute: Escritoras euskaldunes en castellano, Skolastikako Josune Munoz buru delarik.
Martxoan ere, 21ean, Poesiaren Eguna ospatuko dute Bizkaiko herrian, eta Iurretako XIII. Ipuin Lehiaketa ere abiatuko dute. Book Trailer lehiaketa edo Liburuaren eguna izango dira programatu diren beste hitzordu bi.
Noiz, zer, eta non jakin nahi baduzue, hemen begiratu ahal duzue.



