
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako eta ADDE Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak koordinatutako Dantzan Bilaka programaren barruan, hamar hilabetez aritu diren sortzaileen lanak ikusteko parada eskainiko du asteburu honetan, urriaren 9tik 11ra bitartean, Azkuna Zentroak.
Dantza, sorkuntza eta elkartzeko guneak eskaintzen ditu Dantzan Bilaka programak dantza bera indartzeko eta sortzaileei babesa emateko. Ekimenaren jarduerak urte osoan garatzen dira eta behin prozesua amaituta, azken jardunaldietan parte-hartzaileen aurkezpenak izaten dira protagonista.
Aurten tailer hauek garatu dira: Ana Buitrago (Granada), Gorputz etena edo arretaren trazadurak proposamenarekin; Thiago Granato (Brasil), Zerk mugitzen ditu zure eskuak bestearen norantzan? proposamenarekin; eta Carolina Mendonça (Brasil), Sirenak proposamenarekin.
Hortaz hortik abiaturik, hamalaugarren edizio honetan, urtean zehar garatu diren lanak erakutsiko dituzte asteburu honetan honako artistek: Leire Amonarriz, Eneko Balerdi, Mar García eta Gorka Pereira, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ziomara Hormaetxe, Amaiur Luluaga, Beatriz Setien, Marina Suarez eta Maria Stadlober, eta Olaia Valle eta Gilles Noël.
Dantza Bilaka etengabe berrituz doan programa bat da, esperientziak alderatzeko eta sorkuntza-lan koreografikoen prozesuak partekatzeko xedez, bai eta Euskal herriko koreografia jarduna sutatzeko ere.
Asteburu honetan izango diren saioen ordutegiak eta eszenatokiak hemen kontsultatu ahal dituzue.