
Enrique Pimoulier argazkilariak Israelgo Estatuak okupatutako lurraldeetan, alegia, Zisjordania, Gaza eta Golan eremuetan harturiko argazkiak paratu ditu Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkartean hilaren 31ra bitartean.
Giza eskubideak, Israelgo estatuak okupatutako lurraldeetan izenburupean bildu ditu Enrique Pimoulier argazkilariak bere irudiak. Erakusketa Mundubat-en eskutik dator, eta bertan, Palestinako eta bertakoen egoera agertzen da gordin.
Argazkizlariak lurralde okupatuetako egoera politikoa jaso ez ezik, bertan bizi direnen egunerokotasun latza ere bildu du argazkietan. Esaterako, atal batek propio jorratzen du emakume palestinarren egoera. Izan ere, gatazka armatu gehienetan emakumeak dira biolentziaren ondorioak gehien paratzen dituztenak.