
dFERIA jaialdia martxoaren 16tik 20ra bitartean egingo da eta bere programazio eszeniko osoa prest du. Alemania, Suitza eta Austria izango dira herri gonbidatuak.
“Esplotazioa” lelopean, 34 konpainiaren 33 ikuskizun eta 54 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokitan. Betiko legez, denetarik ikusi ahalko da jaialdi handi horretan, dantza, antzerkia, lau zirku ikuskizun eta diziplina anitzekoak ere bai, eta lan horiek guztiak Italia, Argentina, Errusia, Alemania, Austria, Suitza, Uruguai eta Kolonbiatik datozen taldeen eskutik.
Inagurazio ekitaldian Suitzatik datorren Martin Zimmermann koreografo eta artistaren sorkuntza berria ikusi ahalko da: Danse Macabre. Ekitaldi horretan ere, La Dramática Erranteren Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán lana ikusi ahalko da Principal Antzokian. Martxoaren 15eko saioa euskaraz izango duzue.
Handik aurrerako programazioa guztiak jaialdiaren webgunean duzue.