BERTSOTAN

Bertsolaria bere bakardadean

Ez da ohiko saioa Andoni Egaña eta Unai Elizasuk, irailaren 16an egingo dutena. Izan ere, ohiko jardunetik irtetea da Doka aretoan burutuko diren bertso saio hauen helburua. Bertsolari bat eta gai-jartzaile bat, parez pare eta elkarrekin. Ez da ohiko bertso saio bat izango, ezin da ohiko saio bat izan.

10 bertsolari pasako dira 10 hilabeteotan Donostiako Kafe Antzokitik, esperimentatzeko eta probatzeko, eta Josu Goikoetxea eta Unai Elizasu jardungo dira, txandaka gai-jartzaile lanak egiten.

Ez da saio onik izango denik bermatzen baina ahalegina da ziurtatuko den gauza bakarra.

Lehen saioan (irailak 16, 20:00etan), esan bezala, Andoni Egaña eta Unai Elizasu, aurkez aurke egongo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button