ARTEA

Isabel Garay artistaren ibilbidea, Rekalde Aretoan

Ekainaren 4a arte, Rekalde Aretoan, Isabel Garay artista bizkaitarraren sortze-lanaren etapa desberdinak ezagutzeko parada egongo da, artistaren lau hamarkadako obraren gaineko atzera begirako erakusketa baten bidez.

Isabel Garay eskultore gisa da ezaguna batez ere, baina paper gainean ere marraztu eta margotu zuen zirriborroak, pastelez marraztutako paisaiak, pintura handiak, abstrakzio formaletik eratorriak, eta abar lortuz.

Rekalde Aretoaren arabera, “Isabel Garayren ibilbidea aztertuta, argi ikus daiteke artistak ez ziola inoiz eskulturan eta pinturan esperimentatzeari utzi, egindako aurrerapauso bakoitza maisutasun perfektuaz garatuz. Adibidez, 80. hamarkadan lur erregogorrezko eskulturatik aluminio eta beiraz egindako modulu konbinagarriak egitera pasa zen (2000. urtetik aurrera)”.

Erakusketan, 40 obra inguru jarri dira ikusgai, bai eskulturak bai paper gaineko lanak. Hubert Besacier irakasle eta komisario frantziarrak, Isabel Garayren obran adituak, idatzitako azalpenekin batera ikus daitezke obra guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button