LITERATURA

Eleberri historikoa aztergai, Bilboko Foru Liburutegian

Eleberri Historikoa izeneko zikloa burutzen ari da Bilboko Foru Liburutegian. Hil honetan, Oskar Benegas, Galder Izarzugaza, Aitziber Etxeberria eta Toti Martinez De Lezea izango dira ziklo horren barruan hainbat gai jorratzen.

Gaur berton, Aitziber Etxeberria adituak 31 Baioneta: 1813ko Abuztuaren 31n, Donostian Sua eta Negarra Nagusi izeneko hitzaldia egingo du. 1813ko udan, guda giroa da nagusi Donostian. Napoleonen tropa frantsesak, anglo-portugaldarrak, espainiarrak… denek hiri gotortua bereganatzea dute helburu. Eta hiritarrak? Zer gertatu zen beraiekin? Nola egin zioten aurre ezohiko egoera honi eta ondorengo setio eta suntsiketari?

Aitziber Etxeberriak bi eleberri idatzi ditu orain arte: Tango urdina (2003) eta 31 baioneta (2007), eta biekin Donostia Opera Prima saria lortu zuen. Nomada du hirugarren eleberria. Haur literaturako kontakizun bat ere badu: Lapurrak dabiltza azokan (2010).

Maiatzaren 30ean, Novela Histórica: ¿Literatura O Historia? izeneko gaian sakonduko du Toti Martinez De Lezea idazle ezagunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button