MUSIKA

Iruñeko “Urtarrijazz” ekimena amaitzear

Nafarroako jazz zikloak, Urtarrijazzak, 2024 urteari eman dio hasiera Sanduzelaiko Civivoxean, eta hainbat kontzertu izan ostean, bihar, agur esango du.

Diogun moduan hainbat talde iragan dira oholtzatik: Silent Trío taldea, Jean-Marie Ecay Trío, Bidai on Amona Braulia! Jazzbana Ensemble antzerkia eta musika batzen dituen ikuskizun didaktikoa,….

Bihar, hilak 31, Henry Mancini Mendeurrena izeneko solasaldi-kontzertua programatu da jazz zikloa ixteko. Proposamen honen bidez, Armonica Le Whiskyk Henry Mancini (1924 – 1994) musikagile eta jazzmanaren musika omendu nahi du, hura zendu eta 30 urtera. Haren bizitza eta obraren inguruan mintzatuko dira, hark ondutako gai garrantzitsuenen aukeraketa bat zuzenean emanik, eta musika sorta zabala gogora ekarririk.
XX. mendearen bigarren erdialdean Mancini musika zinematografikoaren eta jazzaren mito bihurtu zen. Haren konposizio batzuk oso arrakastatsuak izan ziren.

Armonica Le Whiskyk (Iñigo Segura (gitarra), Marcelo Escrich (kontrabaxua), eta Iñigo Porto (harmonikak) instrumentazio eta eszenaratze berriak aurkeztu ohi ditu. Beti ere, estilo intimistarekin interpretatutako errepertorio atsegina ematen du. Hortaz, moldaketa originalez gozatuko duzue jazzaren hizkuntza musikalaren barnean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button