MUSIKA

Parquet Courts taldeak disko berria aurkeztuko du Bilbon

AEBetako Parquet Courts bandak Human Perfomance izenburuko lan berria aurkeztuko du bihar, Bilboko Kafe Antzokian, Bartzelonako Primavera Sound erraldoian jo ostean.

New York hiriko laukoteak -Andrew Savage (ahotsa eta gitarra); Austin Brown (ahotsa eta gitarra); Sean Yeaton (baxua) eta Max Savage (bateria)-, punk sustraidun rock velvetarra jotzen du, Modern Lovers garaikide batzuk izango balira bezala.

2012an argitaratutako Light Up Gold lanaren ondorioz, sekulako oihartzuna izan zuten hedabide espezializatuetan; aurretik kasete bat baino ez zuten grabatuta.

Harrezkeroztik, hainbat disko argitaratu dituzte,tartean, Sunbathing Animal eta Content Nausea, biak ala biak 2014an kaleratuak (bigarrena Parkay Quarts izeburupean plazaratu zuten). 2015ean, Monastic Living EP esperimentala plazaratu zuten, eta, azkenik, aurten, bihar Bilbon aurkeztuko duten Human Performance, haien bosgarrena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button