MUSIKA

Iruñeko “Santas Pascuas” jaialdiaren azken saioa

Abenduan hasi zen Santas Pascuas jaialdia Iruñean, eta makina bat kontzertu interesgarri izan ostean, aste honetan, azken saioa entzuteko parada izango duzue. Hitzordua urtarrilaren 9an izango da Baluarte Auditorioan, 20:00etatik aurrera, Maria Arnal eta Marcel Bages bikotearen musika ederraz gozatzeko.

Silvia Perez Cruz, Maria Jose Llergo, Zetak, Pablo Und Destruktion, Belako edota El Columpio Asesino taldeen kontzertuen ostean dator larunbatekoa. 45 cerebros y 1 corazón (2017) lan onenen artean kokatzen den diskoa da, gainera makina bat sari eskuratzeko posibilitatea luzatu ziena. Maria Arnal eta Marcel Bagesen debutak bide eman zien ehunetik gora kontzertu emateko lau kontinentetan barrena: Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Kazakhstan, Bulgaria, Maroko, Algeria, Peru, Paraguay eta AEBetan (Washington DC eta New York), besteak beste. “Emozioaren lengoaia unibertsalaren aldeko apustua harago eramango du bikoteak SantasPascuas Festibalean aurre-estreinatuko duen proiektu berriak. Pultsio elektronikoko kantak erronka humano eta ez-humanoei buruz, inoizko etorkizun ezezagunenaren aurrean. Maila bikaineko kolaborazioak lagun, 2021ean argitaratuko den eta grinaz espero den bigarren lan horren atariko perfektua izango da”.

Musikarik onenaz gozatzeko aukera duzue oraindik Santas Pascuas jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button