IKUS-ENTZUN

Iruñeko “Ikusi, entzun… eta txalo egin” zikloaren bigarren saioa

Iruñeko Mendillorri eta Zabalguneko civivoxetan, maiatzera bitartean, Ikusi, entzun… eta txalo egin ikus-entzunezko zikloa garatzen ari da. Programa bereziaren barruan, hitzaldi eta film emanaldi bereziak antolatu dira erabilerraztasun unibertsalaren programarekin bat eginez.

Lehen proiekzioa, otsailean izan zen:  Vacaciones en Roma (William Wyler, 1953). Bihar, martxoaren 26an, bigarren emanaldia izango da: Tiempos modernos (Charles Chaplin, 1936). Muntaketa-katearen erritmo zorabiagarriak ahiturik, metalgintzako langile batek burua galduko du. Ospitalean sendatu ondoren, kalera atera, kasualitatez manifestazio batean parte hartu, eta agintariek espetxeratuko dute. Kartzelan, nahi gabe ere, presoen matxinada bat kontrolatzen lagunduko du. Hori dela eta, aske utziko dute. Behin kanpoan, bizirik irauteko borrokari lotuko zaio berriro, karrikan ezagutuko duen neska gazte umezurtz batek lagundurik.

Zikloaren hurrengo saioak honakoak izango dira:; apirilaren 16an, La Venus de las pieles (Roman Polanski, 2013); eta maiatzaren 14an, Desayuno con diamantes (Blake Edwards, 1961).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.