MUSIKA

Iruñeko Erlijio-musikako jaialdiak zazpi kontzertu eskainiko ditu

Iruñeko Erlijio-musikako jaialdiak zazpi kontzertu atondu ditu hiri horretako zenbait elizatan eta Baluarteko Auditorioan. Kontzertu hauek apirilaren 9tik 17ra arte antolatu dira.

Aurtengo jaialdian parte hartuko duten taldeak eta bakarlariak honakoak dira: Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoa, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Iruña Hiria Orkestra, Sinfonietta Académica eta Iruñeko Orfeoiko Eskolania, Eugenia Echarren kantu-eskolako korua,  Aizaga Ganbera Abesbatza eta Errioxako Orkestra sinfonikoa eta bakarlariak, eta Coral Olitense Abesbatza. Nazioartetik  Gothic Voices Abesbatzaren parte-hartzea ere bermatu da. Gothic Voices antzinako musikako talde britainiarra da, Erdi Aroko errepertorioan espezializatua. Kasu honetan,Mary, Star of the Sea izeneko kontzertua eskainiko du apirilaren 16an.

Atzo izan zen lehen saioa, eta bertan Bidaia espirituala, molde femeninoan izeneko kontzertua eskaini zuten Leire Ruiz (antzezlea), Laia Frigolé (ahotsa), Ayla losada Lorenzo (fidula eta txeloa) eta Arantza Lorenzo de Reizábal (organo garraiagarria eta kanpaiak) musikariek.

Gaurko saioan, Nafarroako Abesbatzen Federazioko Abesbatza sinfonikoa, Errioxako Orkestra sinfonikoa eta bakarlariak arituko dira.
Erlijio-musikako jaialdiaren beste saioen gaineko informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button