ARTEA

“Erreferentziak”, artea eta zinea Montehermoso zentroan

Gasteizko Montehermoso zentroko Dokumentazio Sailak Erreferentziak erakusketa programa abiatu zuen duela bi urte. Bada, aurten, eta aipatutako ziklo horren baitan, artearen eta zinemaren arteko lotura jorratzen duen funts bibliografikoa (liburu, aldizkari, katalogo eta artikuluak) jarri du ikusgai, maiatzaren 3ra arte.

Erakusketa zikloaren helburua bikoitza da: “alde batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak eta/edo ikus-entzunezkoak) eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea”.

Hala, asteon inauguratutako erakusketan, zinea eta artea solasean jarriko dituzte, bien arteko harremana jorratzeko asmoz. Horretako XX. mendeko zinemara jo du Montehermosoko Dokumentazio Zentroak. “Erakusketa azken mendeko zinemaren artisten lanekin osatuko da, zinemaren eta gainontzeko arte adierazpenen arteko hibridazioaren isla”.

Horrekin batera, zineak bestelako arte bisualetan izan duen eragina edo egin duen ekarpena ere aztertuko da, izan ere, zineak makina bat joera eta mugimendu artistiko barneratu ditu bere historian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button