MUSIKA

Cecilia Payne taldeak irabazi du “Rockein Lehiaketa”

Cecilia Payne laukoteak irabazi du Rockein talde eta bakarlarien musika-lehiaketaren zortzigarren edizioaren sari nagusia. Rockeinen finala iragan ostiralean, azaroaren 20an, izan zen Basauriko Social Antzokian. 250 lagun bertaratu ziren, eta nola ez, Covid-19aren protokolo guztiak bete ziren.

Arrigorriaga, Gatika eta Getxotik datorren taldea da Cecilia Payne, eta Airu eta Wicked Wizzard baino hobea izan zen azken finalean.
Beste aldetik, tokiko talderik onenaren saria La Tokokerak irabazi du, cumbia, reggae-a, merenguea, ska eta salsa uztartzen dituen taldea. Euskarazko proposamen onena Bermeoko Addar laukotea izan da. Eta El viejo Chimangok irabazi du Publikoaren saria.

Rockein Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako musika-lehiaketa da. Basauriko, Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalek bultzatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jasotzen du ekimenak. 2020an, bosgarren urtez jarraian, parte-hartze markak haustea lortu du: 169 artistek eman dute izena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button