IKUS-ENTZUN

Huhezinema lehiaketan 125 film jaso dituzte

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatu ohi duen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren seigarren ediziora 124 film iritsi dira.

Horietatik, 110 lehiaketa ofizialean jaso dituzte, fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak; eta, gainerako 15 lanak unibertsitateko ikasleek egin dituzte, fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak. Orotara, euskaraz eginiko 29 film izan dira.

Jaialdiko antolatzaileak hautaketa prozesuan murgilduta dabiltza, eta lehiaketa ofizialari dagokionez, aurki jakinaraziko dituzte apirilaren 18ko emanaldian lehiatuko diren finalistak. Halaber, ikasleen lanen hautatuen zerrenda martxoaren 19an argitaratuko da.

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean egingo da jaialdia, apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean.

Informazio osoa: huhezinemajaialdia.wordpress.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button