MUSIKA

Deabruak Teilatuetan agertokietara igoko dira uda honetan

Harrezkero, Tolosako Dearbuak Teilatuetan taldeak jaso ditu hainbat kontzertu eskaintzeko proposamenak. Hortaz, uda honetan eszenatokietara itzultzea erabaki du. Hala, hil honen 16an Zarautzeko gaztetxean izango dira Mursegorekin batera; 23an Areta-Laudion Trikiziorekin; eta, azkenik 24an Errenterian Estricalla hardcore koadrilarekin.

Badok.info webgunean Iker Barandiaran kazetari arrasatearrak idatzitarakoaren arabera: M-ak taldearen izen bereko kantu baten izenburua hartuta, ikastolan elkar ezagututako koadrilako lau lagunek Deabruak Teilatuetan taldea sortu zuten, 1991n, Tolosan (Gipuzkoa). Hardcorea, melodia itsaskorrak, literatura eta poesia modu dotorean jantzita, lau disko kaleratu dituzte. Eta horietako ia guztietan M-ak taldeko gitarrista izandako Kaki Arkarazo soinu hartzaileak esku hartu du, bosgarren deabru bilakatuta. 1998an taldearen ibilbidea etetea erabaki zuten, bateria jotzaileak kanpora jo zuelako, baina 2007an beste lan batekin itzuli ziren.

Deabruak Teilatuietan taldeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button