IKUS-ENTZUN

“Joana Biarnés, bat denon artean”, Elorrion

Hileko dokumentala ekimenaren barruan, bihar, apirilak 13, eta Elorrioko Iturri kultur etxean, Joana Biarnés, bat denon artean izeneko lana pantailaratuko dute. Film bera, apirilaren 28an ikusi ahal izango da Bilboko Multicine aretoetan, Zinebik antolatuta.

Filmean, Joana Biarnés lehenengo foto-kazetari espainiarraren bizitza kontatu eta bere obra ezezagunaren errepasoa egiten da. Gizon argazkilarien arteko lehen emakumea, garai hartako aurreiritziak gainditzen aitzindaria izan zen.

XXI. mendean berreskuratua, orduan gaztea zen argazkilariak 1962 urtean Vallès inguruan gertatutako uholde larriei egindako irudi izugarriei esker lortu zuen arrakasta. Eta gainera, Beatlesen suitean sartu zen, Roman Polanski engainatu zuen, Raphaelen argazkilaria izan zen, Massielek Eurovisionen jantzi zuen soinekoa hautatu zuen, Clint Eastwoodek ezpainetan laztandu zuen. Eta Xavier Cugat, Joan Manuel Serrat, Albako dukesa, Fernando Rey, Cordobés, Lola Flores, Salvador Dalí,… bere lagunen artean zeuden.

Filmaren zuzendaria Oscar Moreno da eta gidoilaria Jordi Rovira. Lehena Antena 3 eta TVEko La 2eko dokumental eta programetako dokumentaletako gidoi- eta errealizazio-taldeetan aritu da. Bigarrena kazetari autonomoa da 1998 urteaz geroztik. Kosovo, Irak, Sierra Leona edo Irlandako ipar aldean, gizarte mailako erreportajeak egin ditu. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button