BESTELAKOAK

“Iruña Fokatu” argazki-lehiaketan, hiriaren begirada pertsonalak

Iruña Fokatu, Iruñeko Bazterrak 2015 XIX. argazki-lehiaketak Iruñean ateratako argazkiak jaso nahi ditu, beti ere “hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak”. Lanak aurkezteko epea  azaroaren 14an amaituko da.

Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahalko ditu, argitaratu eta saritu gabeak. Argazkiak argazki-paperean aurkeztu beharko dira ezinbestean honako neurriekin: 30 x 40 cm. Lanak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai. Telefonoa: 948136400).

Lanak entregatzean, eman beharreko argibideak: argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan eta argazkiaren deskribapen labur bat. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotze-data.

Sariak honakoak dira: Lehen saria, 800 €; bigarren saria, 500 €; eta hirugarren saria, 400 €. Beste sari bat ere egongo da, 500 €, kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenari.
Sari-banaketa  azaroan izango da, Sanduzelaiko Civivoxean, eta lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa bat ere egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button