LITERATURA

Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak aurtengo Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia ireki du. Parte hartzeko epea abenduaren 5en itxiko da. Lanik onenak 12.000 euro jasoko ditu. Xabier Lete poetaren omenez antolatutako sariketak nazioarteko izaera du eta bi urtean behin antolatzen da.

Betiko legez, nahi duen idazle orok har dezake parte, lan bat edo gehiago aurkeztuta. Lanek gutxienez 500 bertso lerro izan behar dituzte euskaraz idatzita, eta original eta argitaragabeak izango dira.

Lana helarazteko bide telematikoa erabiliko da soilik, Gipuzkoako Foru Aldundiak preseski horretarako sortu duen Nazioarteko Poesia Sariak webgunearen bitartez.

2012an, Karlos Linazasorok eskuratu zuen saria bere lehen edizioan, Ezer gehiago behar gabe lanarekin. 2014an, Luis Garde Eremuen birkalifikatzea saritu zen. 2016an, Asier Serranok irabazi zuen Linbotarrak obrarekin. 2018an, Juanjo Olasagarreren Ia hemen izan zen onena, eta 2020an, Jon Gerediagaren Natura Berriak poemarioa saritua izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button