ESZENA

Euskal Herriko 17 talde izango dira Umore Azokan

Ostegun honetan hasiko den Umore Azoka (maiatzaren 21etik 24ra) talde askoren bilgune artistiko izango da. Azokaren barruan, kale antzerkiaren euskal ordezkaritza handia izango da. Hala adierazi zuten joan den barikuan, Ana Lopez jaialdiko zuzendariak, Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Kirol eta Gaztedia kontseilari ordeak eta Cielo Raso, Hortzmuga, Gaitzerdi eta Dantzaz euskal konpainietako ordezkariek.

Hala, Euskal Herriko taldeak 17 izango dira aurtengo jaialdian, eta hauek, 12 estreinaldi eskainiko dituzte: Cielo Raso konpainiak, Colectivo Hiriko taldeak, Dantzaz Konpainiak, Dikothomia konpainiak, Ékoma Teatrok, Ertza Dantzak, Gaitzerdi Teatrok, La Pez taldeak, Muyuyay taldeak, Pez Limbok, Rouge Eléak, eta Zirkozaurrek, hain zuzen ere. Horiekin batera Kukai, Hortzmuga, Etorkizuna Kontzeptuak, eta Markeliñe taldeak lanik berrienak aurkezten izango dira.

Zenbakien dantza dago aurtengo Umore Azokan, izan ere, 50 konpainia hurbilduko dira Bizkaiko herrira, 17 euskal konpainia izango dira, 24 estatuko eta nazioarteko 9. Horiek guztiek 170 emanaldi egingo dituzte, eta horietarik asko estreinaldi izango dira, 22, hain zuzen ere. 100 profesional baino gehiagok ere eman dute izena, eta indartu egiten du horrek Umore Azokaren azoka izaera. Hori baita azokaren beste helburuetako bat: “Kale arteen industri garapena sendotzea”. Eta herritarrentzat festa dena, programatzaile eta banatzaileentzako salmentarako azoka ere bada.

Egitaraua eta informazio osoa ikusteko webgune honetan duzue: www.umoreazoka.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button