IKUS-ENTZUN

“Bistara! Euskal zinemaren saioak” izeneko ekimena, Pasaian

Asteburu osoan, Bistara! Euskal zinemaren saioak izeneko ekimenaren barruan hiru film pantailaratuko dituzte Pasaian, ostiraletik igandera, film bat egunero, eta beti 19:30ean hasita.

Gaur berton, ostirala, hilak 6, El radioaficionado (Iker Elorrieta, 2021) filma pantailaratuko dute. Filma izaera sozialeko drama da eta Estatuko zinematografian inoiz landu ez den gai bat ikusarazten du: autismoa. Pelikula horrek Nikolas (Falco Cabo) 30 urteko irratizale gaztearen istorioa kontatzen du. Bertan, Ane (Usue Alvarez) topatuko du, bere haurtzaroko lagun bakarra, eta laguntzeko prest egongo da. Hara iritsitakoan, protagonistak harremanak izateko aurkitzen dituen oztopoek ez diote bere helburua lortzen erraztuko.
Alberto Sota ekoizleak azaldu duenez, “El radioaficionado artisautza-lana da, beti sinesgarritasuna eta naturaltasuna bilatzen ditu, (…) izenburuaren bidez eta pertsonaiak irratiarekiko duen zaletasunaren bidez autismoari eta komunikazioari buruzko metafora bat marrazten saiatu dira, nola mundu guztiak frekuentzia berak sintonizatzen ez duen islatzeko”.

Bihar, hilak 7, Erase una vez en Euskadi (Manu Gomez, 2021) filma ikusteko abagunea izango da, eta igandean, hilak 8, Ilargi guztiak (Igor Legorreta, 2021) lana pantailaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button