LITERATURA

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien deialdia

Euskarazko olerkia eta euskarazko eleberria sarituko dira lehiaketa horretan. Olerkientzat gutxieneko 800 bertsoko luzera eskatzen da, nahi den errima, neurri eta gaiarekin. Saria 15.000 euro. Narrazioentzat 150 folio eskatzen dira. 25.000 euroko saria eskuratuko du onenak. Gaztelaniazko modalitateak ere badaude.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik horien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua. Lan zorroztasunez originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira, eta baldintza horiek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte.

Lehiaketan modu telematikoan soilik izena eman eta lanak aurkeztu ahal izango dira.
Obrak onartzeko epea apirilaren 19an itxiko da. Irailaren 11n, erabakiko dira obra irabazleak eta izendatuko dira pertsona irabazleak.
Sariak emateko eguna epaiaren berri ematen den egun berean iragarriko da.

Datu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button